Gruas Ibarrondo
Gecama Parke Eolikoa
Gruas Ibarrondo
Coll de Moro 8ko Parke eolikoko mantentze lana
Gruas Ibarrondo

Alaizko Parke Eolikoaren maniobra

Gruas Ibarrondo

Ekipamendu eolikoen manipulazioa

Gruas Ibarrondo

Ablita Cabanillas II Parke Eolikoa

Gruas Ibarrondo
Valladolideko parke eolikoak

Gecama Parke Eolikoa. 69 aerosorgailu muntatzea.

Bezeroa: Transbiaga / Nordex

Hainbat hilabetetan zehar aerosorgailuak muntatzeko lanak egin ditugu Gecama Parke Eolikoan, Honrubian, Cuencan. Espainiako proiektu eolikorik handiena, fase bakar batean eraikia.

Liebherr LG 1750-9.1 gure garabiak, bere laguntza-talde guztiarekin, errotak muntatzeko beharrezko maniobrak egin ditu: egitura, nacell, buje eta palak.

Gainera, gure parkeko beste garabi batzuek ere parte hartu dute egituraren hodiak aurremuntatzeko lanetan.

Zerbitzu integrala negozio eolikoen arloan, gure taldearen espezializazioari eta baliabide propioen eskuragarritasunari esker.

Alaizko Parke Eolikoaren maniobra

Ablitas Cabanillas II Parke Eolikoa

Nafarroako hegoaldean, Tuterako udalerri historikotik oso hurbil, aspalditik ustiatzen dute haizea energia sortzeko. Ablitas Cabanillas II parke eoliko berria da eremu horretan garatutako azken proiektua.

Energia eolikoaren arloan teknologia aurreratuena duten azken belaunaldiko 27 aerosorgailu instalatu dira. 120 metroko altuera duten turbinak, 70 metroko luzerako besoekin.

Parke eolikoetan maniobrak egiten esperientzia dugunez eta bitarteko egokiak dauzkagunez, proiektu garrantzitsu horretan parte hartu ahal izan genuen. Eragiketa nagusietarako Liebherr LG 1750 motako garabi bat erabili genuen.

Dorrearen bost atalak eta nacell-a (gondola eta errotorea) muntatzeaz arduratu ginen. Dorrearen hormigoizko atal tubularrek 100 tonatik 200 tonara bitarteko pisua zuten. Nacell-ak, aldiz, 170 tona pisatzen zuen. Multzo osoak 120 metroko altuera zuen.

Gure parkeko beste zazpi garabi ere erabili genituen, garabi nagusia muntatu eta desmuntatzeko, baita aurretiko beste lan batzuk egiteko ere.

Valladolideko parke eolikoak

Bezeroa: Transbiaga (Transportes Usabiaga). Naturgy

Tokia: La Mudarrako parke eolikoa, Valladolidetik 2,5 km ingurura.

LG1750 garabia gurpil gainean mugitzen den lehen sareta-garabietako bat da, eta hori erabili zen 3,3 MW-eko 41 dorre eoliko muntatzeko.

Dorreak hormigoizko dobelekin muntatu ziren, beste bi garabiren laguntzaz, LTM1500 eta AC500, puzzleak balira bezala. Behin dorrea muntatuta, 168 t-ko nacell-a igo zuten 120 m-ra. Horretarako, garabiak 200 t-ko kontrapisua erabili zuen egituraren gainean, eta 400 t-koa, atzeko erretiluan.

Coll de Moro 8ko Parke eolikoko mantentze lana

Bezeroa: General Electric

Parke eolikoko 14 aerosorgailutan maiatzean, ekainean eta uztailean egindako maniobra lanak. Errotorearen desmuntaketa, atxikitze, etzate eta muntatze lana, hainbat mantentze lan egin ondoren.

Eragiketa nagusiak egiteko 750 tonako Liebherr bat erabili genuen: errotorea jaisteko eta jasotzeko (baita palak ere), 100 metroko garaieratik. Multzo osoak 56 tonako pisua zuen, orotara.

130 tonako Liebherr garabi txikiago batek atxiki zion errotoreari, eta garabi berberak egin zituen hegalen desmuntaketa lanak ere, behin multzoa zoruan zegoela.

Ibarrondo Taldeko 7 pertsonak osatutako lantalde tekniko bat arduratu zen maniobra bere osotasunean egiteaz. Beste ibilgailu batzuek ere parte hartu zuten: garraio ekipoak eta plataforma jasotzaileak.

Gure sail teknikoak oso-osorik gauzatu zuen proiektua eta maniobraren simulazioa, eta berriz erakutsi genuen zer-nolako eskarmentua eta prestakuntza dugun sektore eolikoari zerbitzua emateko.

Ekipamendu eolikoen manipulazioa

Bezeroa: Gamesa / General Electric

Ibarrondo Taldeak eragiketa-arlo honen aldeko apustua egin du, hurrengo urteetako jardueren garapenari begira.
Garatutako lan horretan, hain zuzen ere, aire-sorgailuak osatzen dituzten pieza erraldoiak manipulatu ditugu Bilboko portuko kaietan, esportaziorako itsasontziratu behar izan direnean.

Era berean, piezak haien behin betiko kokalekuan muntatzen ere lagundu diegu, eta, oro har, leku zeharkaezinetan. Bertan, jarduketa azkarrerako ditugun garabi teleskopikoek argi eta garbi utzi dute erabilera anitzekoak direla eta muntaketetako premietara egokitzen direla.