Gruas Ibarrondo

Bermeoko portua

 

Gruas Ibarrondo
Athleticen gabarra
Gruas Ibarrondo

Berreraikuntza babesteko dike Bermeoko portuan

Gruas Ibarrondo
Munduko bidaiari-ontzi handienetakoa
Gruas Ibarrondo
Baionako portua
Gruas Ibarrondo
Trastainer garabiko muntaketa
Bermeoko portua

Berreraikuntza babesteko dike Bermeoko portuan

Bezeroa: UTE Frantxua

2014ko neguan Kantauri itsasoan gertatutako eta Bermeoko portuko kaian kalte larriak eragindako ekaitz ikaragarrien ostean, kanpoko babeserako hormigoizko bloke berriak jarri behar izan ziren.

45 egunetan, Liehberr LTM 1350 garabiak hormigoizko 1.000 inguru bloke jarri zituen haien lekuan, babesak berregin ahal izateko. Portuetako ingeniariek pieza bakoitza zehatz-mehatz non jarri behar zen adierazi zuten, eta, hori ahalik eta zehaztasun handienaz lortzeko, GPS bidezko gida-sistema jarri genuen besotxoaren muturrean.

Baionako portua
Bezeroa: Murueta ontzi-konpainia

Ez da batere erraza portuko garabi bat desmuntatu gabe birkokatzea. Ibarrondo Taldeak Baionako portuan egindako maniobra horretan, garabia bera itsasontzi batean zamatu, portuko beste gune batera eraman eta behin betiko kokalekuan utzi genuen.

11 laguneko taldeak hiru egunez lan egin zuen, eta hiru garabi erabili zituen: Demag AC 700, Demag AC 500 eta Demag AC 200. Horrez gain, laguntza-kamioiak eta 50 metroko altuerako aireko plataformak ere erabili behar izan zituen.
Trastainer garabiko muntaketa
Bezeroa: PACECO

Trastainer garabiak ezinbesteko ekipamenduak dira edukiontzien zamalanetan diharduten gaur egungo itsas portuetan. Tamaina eta altuera handia dutenez, portuko paisaia erraz antzemateko modukoa da urrunetik.

Bilboko portuan egindako maniobra horretan, lau garabi erabili genituen: Demag AC 700 bat eta hiru Demag AC 500, baita kontrapisuak garraiatzeko kamioiak eta laguntza-ibilgailuak ere. 16 unitate, guztira.

Eragiketa horretan, 50 metroko altuerara jaso genuen 280 tonako pieza, Trastainer garabiaren goiko aldean jartzeko.

Athleticen gabarra
Bezeroa: Autoridad Portuaria de Bilbao

Ibarrondo Taldearen maniobra hau sinbolismoz beteta egon zen. 2013ko urrian, Athleticen gabarra ospetsua, itsasadarrean gora taldearen garaipenak ospatzeko erabilitakoa, itsasadarretik atera eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko bilduma iraunkorrera eraman genuen.

Itsasontzia itsasadarretik museoko dike lehorretako batera garraiatu genuen. Horretarako, tonaje handiko Demag AC 700 eta Demag AC 500 garabiak erabili genituen, baita haien laguntza-kamioiak ere.

Munduko bidaiari-ontzi handienetakoa

Bezeroa: Royal Caribbean

Independence of the Sea, munduko bidaiari-ontzi handienetakoa, Getxoko kaian lehorreratu berri da.
Bidaiari-ontzia Royal Caribbean ontzi-konpainiakoa da, eta 4.370 bidaiari ere garraiatzen ditu, baita eskifaiako 1.360 kide ere. Getxoko eskalan, itsasoetako ontzi erraldoiak Ibarrondo Taldearen zerbitzuak eskatu behar izan zituen tamaina handiko ordezkoak itsasontziratzeko.
300 tonako garabietako batek 100 metrotik gora jaso zituen 2.000 kilo baino gehiagoko zamak. Horretarako, garabiko beso teleskopikoaren 72 metroak erabili zituen, eta 29 metroko besotxoak ere txertatu zizkioten.